martes, 10 de mayo de 2011

GURE BIDE GALDUAK

Antzezlan honetan bost aktorek eta musikari batek 70. hamarkadako Euskal Herrira eramango gaituzte, Franco diktadorea hil ondorengo ilusio urteetara. Neska bat herritik Donostiara doa maistra ikasketak egitera eta beretzat guztiz berria den mundua deskubrituko du: laguntasuna, maitasuna eta ideologia. Konpainiak ohikoa duen moduan, errealismo-magikorantz jo du objektuek garrantzia berezia duten ikuskarian, asmatutako kontakizunaren bitartez gaur egungo gure bizimoduaz ere gogoeta egitea proposatuz. 

Estrenaldia maiatzaren 13an Errenteria Hiria kulturgunean, 20.00

Sarrerak 9 eurotan (7 euro deskontuakin) egunean bertan leihatilan erosi daitezke.

 Zuzendaritza: Dejabu 
Aktore taldea: Urko Redondo, Miren Alkala, Maria Alonso, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga 
Musikaria: Arantxa Vicedo 
Testuak: Dejabu + Oier Guillan 
Jantziak: Pat 
Kartela: Ibai Maritxalar


No hay comentarios: