NON:
Mikelazulo Elkartea, Errenteria-Orereta.
NOIZ:
Apirilaren 17, igandea goizeko 10etan
NORK:
Bakalhau Taldea
Azken garaietan etengabe entzuten dugu toki guztietan Sare Sozialen garrantziari buruz, edo han eta hemen gizartean sortu dituen aldaketen inguruan. Google, Twitter, Facebook... aldaketa handien eragile omen dira, iraultza sozio-politikoen eragile zenbaitzuen arabera, baina interneten sortu eta garatutako tresnak baino ez dira. Klabea internet eta honek eskaintzen dizkigun baliabideen erabileran dago. Eta nola erabiltzen ditugu? Zer dakigu interneten egituraz? Zer egin dezakegu guk interneten eta gizartean? Zein tresna erabili ditzakegu horretarako?
Gosari-Solasaldi partehartzaile honen bitartez Bakalhau taldeko kideek galdera hauek erantzun nahi ditugu guztion esperientzia eta ezagutza aprobetxatuz. Horretarako guztien esperientzia praktikoak eta adibideak erabiliko ditugu oinarri bezela: Interneten eta bertako tresnen erabileraren inguruan eztabaidatuko dugu, Software Librea zer den eta honen atzean dagoen oinarri filosofikoa ezagutuko ditugu, interneten egitura eredu kontrajarriak aztertuko ditugu: Sare zentralizatuak vs. Sare banatuak, eta azkenik tresna hauek aktibismorako eta sormenerako eskaintzen dituzten aukerak ikusiko ditugu.
Helburua beraz, historian azkarren garatu den teknologiarekiko ezagutza eta ahalduntzea handitzea izango da. Gai askoren inguruan hitz egiteko aukera egongo da, eta gai hauetatik solasaldi edo tailer berriak egiteko aukera ikusten badugu, partehartzaileon artean beharrezko ikusten ditugunetarako zita jarriko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario